Yemengo militarrek 34 lagun hil dituzte gaur herrialdeko hainbat tokitan, ustez Al Kaeda "erakunde terroristako" kideak zirelako, Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Beste hamazazpi pertsona atxilotu egin dituzte, arrazoi bera egotzita.
Sana hiriburuan, Arhab eskualdean -Sanatik 50 kilometrora, ipar-ekialdera- eta Abyan herrialde erdiko probintzian izan dira "borrokak". Yemengo armadaren hegazkinek parte hartu dute, baina iturri ofizialek ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Yemenek ukatu egin du Ameriketako Estatu Batuetako armadaren laguntza izan duela.
munDUA
Yemenek 34 lagun hil ditu, Al Kaedakoak zirelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu