Yemenen borrokek ez dute etenik. Sana hiriburuan hiru lagun hil eta dozenaka zauritu ziren atzo, erregimenaren aldeko eta kontrakoen arteko borroketan. Abi Abdula Sale presidenteak ordezkaritza bat bidali zuen plazara bien arteko bitartekari lanak egite aldera, baina manifestariek harrika hartu zituzten, eta segurtasun indarrek, berriz, negar gasa baliatu zuten orduan protesta egiten zeudenak sakabanatzeko.
Taez hegoaldeko hirian ere protestak izan ziren, eta han 37 lagun zauritu zituzten. Bezperan lau pertsona hil zituzten hiri horretan. Amnesty International erakundearen arabera, protestak hasi zirenetik 94 lagun hil dituzte. Nazioarteak erantzukizunak eskatu behar dituela uste du AIk.
Yemenen hiru lagun hil dira borroketan
Sale presidenteak ordezkaritza bat bidali du erregimena eta protestan ari direnekin bitartekari lanak egitera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu