Yemenera itzultzeko eskubidea ukatu diote matxino xiitek Hadi presidenteari

2015eko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SANA. Mohammad al-Bukhaiti Yemengo matxino xiiten buruzagietako batek «traidore» deitu dio Abd Rabu Mansur Hadi presidenteari, eta erbestetik itzultzeko eskubidea ukatu dio. Gainera, Saudi Arabiari exijitu dio bonbardaketak «baldintzarik gabe» eteteko. Jamal Benomar Nazio Batuen Erakundearen bitartekariak kargua utzi du, elkarrizketak berriro hasteko ahalegin guztiek huts egin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA