Protestak herrialde arabiarretan

Yemengo armadak manifestarien kontra tiro egin du

Taizen aste guztia daramate soldaduek herritarren protestak zapaltzen.

2011ko ekainaren 2a
16:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Taizen beste egun batez gogor ari da zapaltzen Ali Abdula Sale presidentea bere dimisioa eskatzen ari direnen protestak. Gaur beste egun batez tiro egin du armadak manifestarien kontra, ospitaletan dauden lekukoak jakinarazi dutenez.

Navi Pillay Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideetarako ordezkariak salatu duenez, igandetik asteartera 50 pertsonatik gora hil dituzte armadako soldaduek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.