Protestak herrialde arabiarretan

Yemengo armadako buru batek bat egin du "herriarekin eta haren eskaerekin"

Albiste agentzien arabera, hiru jeneralek Ali Abdala Sale presidentearen aginduak utzi eta herritarrak babestera bidali dituzte soldaduak. 

2011ko martxoaren 21a
16:40
Entzun

Al Jazeera telebista kateak zabaldu duen bideo batean, Yemengo armadako buruetako batek bat egin du azken asteetan herrialde horretan aldaketa demokratikoak eskatzeko hainbat pertsona egiten ari diren protestekin. Mohamed Ali Mohsen du izena, eta jenerala da. Bideoan dioenez, "herriarekin eta haren eskaerekin" bat egitea erebaki du, lehenago ere Libian beste militar buru batzuek egin zuten moduan.

Gainera, albiste agentzien arabera, hiru jeneralek gaur bertan Ali Abdala Sale presidentearen aginduak baztertu eta herritarrak babestera bidali dituzte soldaduak. Libiako gertakariek beste herrialde batzuetako protestak itzalean utzi badituzte ere, Yemenen errepresioarekin ari zaie erantzuten Ali Abdala Sale presidentea protestagileei, eta hainbat pertsona hil dira. Atzo, gobernua kargutik kendu zuen Salek, protestak lasaitzeko asmoz, baina Ali Mohsenen erabakiarekin indartu egingo da oposizioaren mugimendua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.