Yemengo matxino xiitek probintzia bateko hiriburu bat hartu dute
SANA. Badira bi aste Saudi Arabiak eta haren aliatuek Yemengo matxino xiiten aurkako aire erasoak hasi zituztela, baina, hala ere, ez dute lortu huthiak geldiaraztea. Saba agentziaren arabera, huthiek eta haien aldeko militarrek Ataq hiria hartu zuten atzo, hegoaldeko Xebua probintziako hiriburua. Xaraf Luqman huthien alde lerratu diren militarren bozeramailearen arabera, bonbardaketak hasi zirenetik 1.000 lagun hil dira borroketan. AEBek Saudi Arabia babestu dute beste behin, eta Irani ohartarazi diote gatazkan ez sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu