Internet

YouTuberako sarrera libre da berriro Txinan

Gobernuak astearen hasieran blokatu egin zuen.

2009ko martxoaren 27a
12:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteartean YouTuberako sarrera berriro blokatu zuen Txinako Gobernuak, baina gaurtik berriz ere martxan da zerbitzua. Gobernuak ez du inolako azalpenik eman, ez lehen, ez orain.

Amerikako Estatu Batuetako itsasontzi militar baten eta Txinako zortzi itsasontziren arteko istiluen bideoa YouTubera igo ondoren geratu ziren astearen hasieran Txinako erabiltzaileak bertara sartzeko aukerarik gabe. Poliziak Tibeteko kide batzuei emandako jipoia YouTuben ikus daitekeela-eta ere adierazi izan du haserrea Txinako exekutiboak.

Txinako Kanpo Harremanetarako ministroak Txinako Konstituzioan "adierazpen askatasuna jasota" dagoela adierazi du, baina kasu batzuetan "muga batzuk" jartzen dituztela, "AEB eta Erresuma Batuko Gobernuek egiten duten moduan".

Txina da Interneteko erabiltzaile gehien dituen herrialdea: 300 milioi erabiltzaile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.