MUNDUA

Zeelanda Berrian harrapatuta dauden 29 meatzariak bizirik daudela uste dute

2010eko azaroaren 22a
15:17
Entzun
Joan zen astean Zeelanda Berriko meategi batean harrapatuta geratu ziren 29 meatzariak bizirik daudela uste duela esan du John Key lehen ministroak. Izan ere, berak azaldu duenez, lanean ari ziren lekuan oxigenoa badago. "Oxigenoa badagoela esan didate eta litekeena da zuloren bat ireki izana aire hori hartu ahal izateko", esan du bart.

Hiru egun daramatzate erreskate taldean lanean ari direnek, baina oraingoz ez dute meatzariek arrastorik aurkitu. Horregatik pazientzia eskatu die Keyk meatzarien senideei, eta euren antsietatea ulertzen duela esan du. "Hor beheran zain dauden gizonek ulertuko dute beste inorren bizitza arriskuan jarri gabe erreskatatu nahi ditugula", gaineratu du.

Hiru egun pasa dira meatzariak harrapatuta geratu zirenetik. Pike River enpresako langileak dira, eta gas leherketa batek eragin zuen istripua. Orain ere gas leherketa gehiago izan litekezkeela esan dute adituek, eta tentus ari dira jokatzen horregatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.