Zentral nuklear bateko ehun bat langile «arinki» kutsatu dira Frantzia hego-ekialdeko Tricastin herrian. Beharginak erreaktorearen mantentze lanetan ziharduten, haren hodi bat zulatu zutenean. Zulo hartatik ateratako hauts erradiaktiboa arnasteagatik kutsatu dira, beraz. EDF argindarrak kudeatzen duen zentraleko zuzendaritzako ordezkariek jakinarazi dutenez, «langileen osasuna ez dago arriskuan, ezta ingurumana ere».
Hori horrela, istripuaarriskuen nazioarteko eskalan lehen mailan ezar dezala eskatu diote ASN Nuklearren Segurtasuneko Aginteari. Tricastineko eremu nuklearrean bi astean gertatu den bigarren istripua da .