Korsika

Zerrenda bakarrean aurkeztuko dira nazionalistak bozetara

Abenduaren 3an eta 10ean egingo dituzten hauteskundeetan aukeratuko dute Korsikako gobernu berria.

Korsikako Asanblea Nazionaleko presidente Jean Guy Talamoni, artxiboko irudi batean. CHRISTOPHE PETIT TESSON, EFE
2017ko urriaren 25a
19:45
Entzun

Hilabete barru egingo dituzte hauteskundeak Korsikan. Boz horietatik irteten den gobernuak lurralde berri bat kudeatuko du; izan ere, egun bi departamentutan eta lurralde batean banatutako eremua kolektibitate bakarrean batuko da.

Oraindik kanpaina bera ere hasi ez den arren, nazionalistak dira faborito boz horiek irabazteko, batez ere autonomista eta independentistek akordioa erdietsi eta zerrenda bakarrean aurkeztuko direla jakinarazi ostean. Adierazgarria da ere kanpainarako aukeratu duten leloa: Herrialde bat eraikitzen.

Nazionalistak izan ziren nagusi uhartean duela bi urte egin ziren udal bozetan, eta eurenak dira lurraldeak dituen lau diputatuetatik hiru ere. Hala, Korsikako Gobernuak sostengua helarazi dio Generalitateari, eta "zilegitasuna" aitortu dio hark hasitako prozesuari. Ondorioz, oposizioak ohartarazia du Korsikak eziin diola jarraitu Kataluniak hasitako bideari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.