HARARE. Zimbabweko armada Harare hiriburura atera zen atzo, astelehenean egindako hauteskunde orokorren lehen emaitzak jakinarazi zituztenean. Hauteskunde Batzordearen arabera, Zimbabweko Batasun Afrikar Nazionala-Fronte Patriotikoa alderdi ofizialistak parlamentuko 210 eserlekuetatik 144 lortu ditu —boto gutxi batzuk zenbatzeke daudela—, eta horrek oposizioko alderdien zein haien jarraitzaileen haserrea eragin du; kalera atera ziren orduan, eta talkak izan zituzten indar armatuekin. AFP berri agentziaren arabera, soldaduek hiru pertsona hil zituzten.
Emaitzak «manipulatzen» ahalegindu izana egotzi dio oposizioak egungo estatuburuari.