Dite eskualdean, Beitbridge hiritik 60 kilometrora, Zimbaweko 15 herritar hil ziren joan zen ostiralean, Hegoafrikara sartzeko ahaleginetan. Limpopo ibaian ito ziren. Zenbait iturriren arabera, 18 ere izan daitezke hildakoak. Salbamendu taldeek ibaia arakatzen jarraitzen dute, gorpu gehiagoren bila.