Lau lagun horiek Gironan hil ziren, atzo arratsean. Hiru Peraladan, autoekin euri bide bat igarotzeko saioa egiten ari zirela. Euri bide hori itxita zegoen, eta igarotzen saiatzea arriskutsua zela ohartarazten zuen seinalea ere bazegoen. Hala ere, jaramonik egin gabe aurrera egin zuten bi autok: gidaria baino ez zihoan batean, eta bi lagun bestean. Hirurak hil ziren korronteak eramanda.
Zertxobait lehenago, 74 urteko emakumezko bat hil zen Gironako Calonge herrian, uholdeak harrapatuta.
Kataluniako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi du gaur goizean zortzi errepidek oraindik itxita jarraitzen dutela, guztiak Gironako probintzian.
Lau pertsona horien heriotzaz gain, kalte material handiak utzi dituzte ekaitzak eta euri jasek.
Herrialde Katalanak
Zortzi errepidek etenda jarraitzen dute Katalunian, ekaitzaren ondorioz
Azken orduetako euri jasa handien ondorioz, Kataluniako zortzi errepidek moztuta jarraitzen dute, guztiak Girona probintzian. Atzo lau pertsona hil ziren ekaitzagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu