MunDUA

Zortzi gaixo hil dira Turkiako erietxe bateko sutean

2009ko maiatzaren 26a
16:55
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bursako (Turkia) erietxe batean zainketa intentsiboetako unitatean zeuden zortzi gaixo hil egin dira gaur, han izandako sutearen ondorioz. Ospitaleko behealdean izan da sutea, azkar itzali dute, baina ke handia zabaldu da eta, seguruenik, horrek eragin die heriotza zortzi haiei. Turkiako Gobernuak adierazi du gertaera ikertzen ari direla.

Zainketa intentsiboetako unitatean hamasei gaixo zeuden une horretan, eta beste bi oso larri daude.

Turkia mendebaldean dago Bursa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!