Errusia

Zortzi lagun hil dira Errusian autobus batean izandako leherketan

Poliziaren arabera, atentatua izan da.

2007ko urriaren 31
12:48
Entzun
Lehergailu batek eztanda egin du gaur Errusian, Togliatti herrian, bidaiarien autobus batean, eta zortzi lagun hil direla jakinarazi du Poliziak. Horretaz gain, 45 lagun zaurituta daude. Goizeko seiak eta laurden pasatxo zirela izan da gertaera,

Atentatua izan da, Poliziaren arabera, eta lehergailua trilita kilo batez osatua zegoen. "Seguruenez, autobusaren azpian jarria zegoen bonba", esan du Poliziaren bozeramaile batek.

Beste iturri batzuek adierazi dute bidaiari batek izan zezakeela lehergailua, eta hark nahigabe egin duela eztanda bonbak.

Errusiako Gobernuak ez du, oraingoz, deus esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.