Natascha Kampushek bere kabuz sototik ihes egitea lortu zuen atzo, eta Strasshof hiriko etxe bateko lorategian babestu zen, harik eta nor zen adieraziz jendearengana jo zuen arte. Neskatoak alde egin eta ordu batzutara,Wolfgang Priklopilek bere buruaz beste egin zuen Viena iparraldean, bere burua trenbidera botata. Poliziaren arabera, neskatoaren bahitzailea zen 44 urteko argiketari hori.
Bere aldetik, neskatila azken zortzi urteetan bizi izan den etxea miatu, eta sotoa aurkitu zuen Poliziak: hiru metro luzeran eta lau zabaleran, garaje baten azpian zegoen.
Dena den, gazteak berak adierazi du bahiketak iraun duen denbora guztian ez dela sotoan egon; aitzitik, bahitzailearekin batera kalera irtetzen zen azken urteetan.
Adituen ustez, Stockholmeko sindromea du neskatoak; hain zuzen bahitzailearenganakobegikotasuna eta atxikimendua garatu du.
Mundua