Bi egunez, atzo goizean hasi eta gaur eguerdiko hiruak arte, izan dute italiarrek botoa emateko aukera. Hain zuzen ere, 15:00etan bozkalekuak itxi eta segituan hasi dira hedabide nagusiak beren zundaketen berri ematen, eta horien arabera, Silvio Berlusconi Askatasunaren Herria eskuineko koalizioko hautagaiak irabazi ditu hauteskundeak.
RAI, Sky eta TG24 telebista kateek zabaldutako inkesten arabera, Diputatuen Ganbera osatzeko botoen %42 eskuratu ditu Berlusconik, eta %40 haren aurkari nagusi Walter Veltroni zentro-ezkerreko hautagaiak. Senatuarako, berriz, botoen %42,5 jasoko lituzke Berlusconik. eta %39,5 Veltronik.
Munduan
Zundaketen arabera, Berlusconik irabazi ditu Italiako hauteskundeak
Diputatuen Ganberan zein Senatuan izango luke gehiengoa, RAI, Sky eta TG24 telebista kateek egindako inkesten arabera. 15:00etan itxi dituzte bozkalekuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu