SAKHAROV SARIAK

Zuriz Jantzitako Emakumeei Estrasburgora joaten utzi ez izana salatu dute

Erredakzioa
2005eko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kubako kartzelatan preso dauden disidenteen emazteek osatutako Zuriz Jantzitako Emakumeak erakundeari Sakharov saria jasotzera joaten utzi ez izana salatu zuten atzo erakundeko kideek eta Europako Legebiltzarrak. «Erabakiak ondorio politikoak izan ditzake Kubaren eta Europako Batasunaren arteko harremanetan», ohartarazi zuen Miriam Leiva taldeko kideak.

Hiru izan dira aurten Europako Legebiltzarrak ematen duen Sakharov sariaren irabazleak: Zuriz Jantzitako Emakumeak, Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundea eta Nigeriako emakumeen eskubideen aldeko abokatu Hauwa Ibrahim. Saridunek giza eskubideen alde egindako lana goraipatu zuen Estrasburgok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.