KRITIKA. Musika

Michael Monroe

monroe
2026ko martxoaren 15a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

MICHAeL MONROE

'Ourterstellar'.Diskoetxea: Sinhouse Records.

Finlandiar honek bakarkako diskoa ateratzen duen bakoitzean, Hanoi Rocks edo Demolition 23 zaleok asaldatzeko moduko kantu-bildumak egiten ditu. Ez dago hemen alferrikako gorabeherarik: rock and roll zuzena, erasokorra eta dibertigarria lantzen du, zuzenean burmuinera doana. Hamabi kantu eta ia hiru ordu laurdenean, ordea, askotariko erritmo, doinu eta manerak erabili ditu Michaelek. Punk Rock bultzada daukate hainbat kantuk, Rockin’ Horse edota Newtro Bombs punk zuzena eta indartsua lantzen duten piezak baitira, baina Hard Rocka (1970. eta 1980. hamarkadako estilora) ere osagai oso garrantzitsua da bere obran: Shinola, Painless, Precious, Pushin’ me back... Balada oso eder bat ere badago (Glitter & Dust), baita harrikada bibratzaileak ere: Disconnected edota Pushin’ me back, esaterako. Glam, Punk eta Hard elementu guzti horiek batzerakoan, askotariko kantu-zerrenda osatu du Michaelek: zuzenekoetarako gasolina hutsa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE