HIZPIDEAK

Heriotzan ere bakarturik

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
@mmuxika
2020ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Koronabirusa jende asko hiltzen ari da, eta ohikoak diren gaixotasunez hildakoak ere jotzen ditu. Haientzat eta ingurukoentzat ez dago errezetarik gimnastika, dantza, yoga eta lasaitzeko aholkuz josita dagoen hiperaktibismo birtualean; ezer ere ez bakardadea eta hutsunea leuntzeko, une hauetan teknologia izan badaiteke ere hiltzen ari denarentzat eta ondokoarentzat komunikatzeko tresna bakarra. Baina azken orduetan bakarrik egotea ezin jasanezkoa gertatzen da, eta senideek eta lagunek bakarrik bizi duten abandonuaren drama ere bai. Nola egin aurre egoera horri?

Adituen ustez, ez litzateke pertsona bakar bat ere bakarrik hiltzen utzi beharko, eta kexu dira heriotzari aurre egiteko protokolorik ere ez dagoela ezarria. Egoera larriak erabaki zorrotzak eskatzen baditu ere, badago zer hobetua. Baina orain arte ez da bakarrik hiltzera behartu besterik egin. Zapaldu egin dute heriotza duina. Ez dago behar bezala agur esaterik, ez dolua egiterik, eta besarkada bat eman nahi duena gaizki sentitzen da pentsatzeagatik bakarrik; nola pentsatu du halakorik garai larriotan?

Baina herri honek badaki zer den agur ezin esan hori; badaki zer zama dakarren. Ondorio larriak izango dira gaixoa artatu ezinik eta agur esan ezinik geratu den gizartearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.