Miyazakiren filmak zortzi milioitik gora ikusle izan ditu dagoeneko

'Kaze tachinu' uztailaren 20an estreinatu eta gero, film gehiago ez duela egingo iragarri du zuzendariak

Agentziak
Tokio
2013ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Hayao Miyazaki zinemagile japoniarraren Kaze tachinu filma ikusteko sarreren salmentetatik hamar milioi yenetik gora bildu dituzte dagoeneko Japonian (76 milioi euro inguru); uztailaren 20an estreinatu zen, eta harrezkero zortzi milioitik gora lagunek ikusi dute filma, Japoniako Toho zinema banatzaileak emandako datuen arabera. 72 urte ditu Miyazakik, eta filma aurkeztu ondoren zinemagintza betiko utziko duela iragarri zuen, «libre izateko eta bestelako zerbait egin ahal izateko». Jiro Horikoshi ingeniari aeronautikoa da filmeko pertsonaia nagusia, Zer sen izeneko hegazkin modeloaren arduraduna; Japoniako armadak 1940tik 1045raerabili zuen hegazkin modelo hori. Horikoshik hegazkinekiko duen obsesioaz gain, filmak haren eta Nahoko Satomen arteko amodio istorioa ere kontatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.