Donostiako 61. Zinemaldia. Sail Ofiziala

'Dallas Buyers Club' pelikulak irabazi du Gehitu elkartearen Sebastiane saria

GIBak erasandako lehen pertsonekin gizarteak daukan zor historikoari heltzen diola uste du epaimahaiak

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jean-Marc Valleeren Dallas Buyers Club pelikulak irabazi du Gehitu gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak emandako Sebastiane saria. Epaimahaiaren ustez, GIBak (Giza Immuno-eskasiaren Birusa) erassandako aurreneko pertsonekin gizarteak daukan zor historikoari heldu dio zinemagile kanadarrak film horretan. Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean eman dute.

Pelikula benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta Ron Woodroof (Matthew McConaughey) heterosexual matxistaren istorioa kontatzen du. Homosexualitateaz daukan ikuspegi ezkorra aldatuko du, bere larruan arbuioa eta ezjakintasuna pairatzen dituenean.

Igor Blanco, Joseba Errekalde, Juanjo Arin, Nicolas Subiran, Javi Irigoien eta Joaquin Garrido elkarteko kideek eta Pavel Cortes Guadalajarako (Mexiko) zinema jaialdiko Magüey sariaren zuzendariak osatu dute epaimahaia. «Era guztietako gay eta transexualek bat egin zutela erakusten duen aurreneko pelikula da, ziurrenik». Era berean, Mariana Rondonen Pelo malo ere aipatu zuten, ama batek semearen homosexualitatea modu biolentoan nola baztertzen duen azaltzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.