Merkataritza eta Industria Ganbera ere, lurralde elkargoaren alde

MIGek dio elkargoak hizkuntza eta ekonomia arloan ere eskumenak beharko dituela departamenduaren eskumenez gainEgitura horretako kideen %86,3 agertu dira onarpen instituzionalaren alde

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Are gehiago zabaldu da euskal lurralde elkargoaren aldeko sostengua. Hain zuzen, Ipar Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbera ere alde agertu da, kideen %86,3 alde agertuz. Ostiralean egin biltzar nagusian adostu zuten jarrera.

Jakinarazi dutenez, departamenduaren eskumenez gain, Ipar Euskal Herriaren berezitasunei erantzuteko eskumenak ere beharko ditu elkargoak. Hala nola kultura eta hizkuntzari, mugaz gaindiko harremanei, garapen ekonomikoari eta etxebizitzari dagokienez, MIGen ustez. Azken finean, Hautetsien Kontseiluaren gogoetarekin bat datoz, hark ere dioelako departamenduaren eskumenez gain beste batzuk ere beharko dituela elkargoak.

Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak 1994az geroz eramandako lan guztien bidez Ipar Euskal Herriak «heldutasuna» erakutsi duela dio MIGek, gehituz, lurralde elkargo bat kudeatzeko «legitimitatea» duela.

Sortzeko sinplea den egitura

MIGek dio egitura horren sortzea sinplea dela. Besteak beste,«ez duelako berrikuntzajuridikorik, baliabide legegilerikedota konstituzionalikbehar».

Horrez gain, «demokratikoa» dela dio, sufragio unibertsalean oinarritua izanki. Beste lurralde elkargo batzuekin hitzarmenak egiteko aukera ere ematen duenez, beharrezkotzat jotzen du egituraketa mota hori. Egitasmoak gauzatzeko orduan «baliabideen ekonomia eta urritasun fiskala» gogoan ukan beharko dituztela zehazten du.

Batera plataformak irailaren 29an antolatu zituen jardunaldietan, Ipar Euskal Herriarentzako instituzioaren alde mintzatu zen jada Andre Garreta, MIGeko presidentea. Jarrera hartze hori «historia luze batean kokatzen dela» zehaztu dute egiturako ordezkariek. Hain zuzen, 1994. urtean jada euskal departamenduaren sortzearen alde kokatu zirela oroitarazi zuten atzo bidalitako agirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.