Noiz sortua: 2012-04-03 00:30:00

45 urteko langile bat hil da Villabonan, papera mozteko makina batek harrapatuta

Sindikatu abertzaleek deituta, bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Industrial Borobil enpresaren parean
Ertzaintzaren furgoneta bat, Industrial Borobil enpresaren parean, Villabonako 34 poligonoan.
Ertzaintzaren furgoneta bat, Industrial Borobil enpresaren parean, Villabonako 34 poligonoan. TOLOSALDEKO HITZA

Aitziber Arzallus -

2012ko apirilak 3

Atzo goizean, langile bat hil zen Villabonako 34 idustrialdean (Gipuzkoa). Ertzaintzako iturriek argitu dutenez, 09:30 aurretik jazo zen ezbeharra, Industrial Borobil grafika enpresan. Papera eta kartoia eraldatzen dituzte Borobilen; bobinetatik orriak egiten dituzte. Itxura denez, papera ebakitzeko makina automatiko batek harrapatu zuen langilea. Villabonako udaltzainen arabera, toraxa zapaldu zion makinak. Osasun zerbitzuetako langileek eta suhiltzaileek ezin izan zuten ezer egin hari laguntzeko. Bertan hil zen 45 urteko gizonezkoa. Ertzaintzak eta Osalan laneko osasunerako eta segurtasunerako euskal erakundeak ikerketa abiatu dute istripuaren arrazoiak ikertzeko.

LAB sindikatuak elkartasuna adierazi zien hildako langilearen senideei eta lagunei, eta gogor salatu zuen gertatutakoa. Sindikatu abertzaleek deituta, bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Villabonan, Industrial Borobil enpresaren parean. «Guztion artean sarraski hau geldiaraz dezagun», esan dute.

CCOO sindikatuak, berriz, Osasuna ez da saltzen. Lan istripurik ez lelopean, gaurko deitu du elkarretaratzera —12:00etan, enpresako atarian—. Bilkura horrekin, «euskal enpresek eta erakunde publikoek laneko osasunaren inguruan eta lan istripuei aurre egiteko erakusten duten interes eskasa» salatuko du sindikatuak.

UGTk ere lan arriskuei aurrea hartzeko araudiaren inguruko ikuskaritzak gogortzeko eskatu dio Administrazioari. «Krisi garaian inoiz baino gehiago, gainera, enpresek aitzakia gisa erabil dezaketelako beharrezko segurtasun neurri guztiak ez hartzeko».

Sindikatu abertzaleek eta CCOOk ez ezik, Tolosaldeko hainbat eragilek ere istripuaren kontra elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etatik 19:30era, Tolosako Triangulo plazan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna