Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Donostiako 60. Zinemaldia

Pertsonaiek harilkatutakoa

Hilketa odoltsu batek ekarritako ezusteko ondorioak kontatu ditu Lasse Hallstromek 'Hynotisören' 'thriller' «ezberdinean»

Sail Ofizialeko lehiaketan emandako azken filma da, eta gaur emango dituzte sariak
Lasse Hallstrom zuzendaria eta Lena Olin aktorea, atzo, Donostian.
Lasse Hallstrom zuzendaria eta Lena Olin aktorea, atzo, Donostian. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Igor Susaeta -

2012ko irailak 29 - Donostia

Badaki Lasse Hallstromek, eta atzo prentsaren aurrean aitortu zuen, Donostian: «Bigunaren fama daukat. Esaten da fabulak egiten ditudala, film argitsuak direla nireak». Baina ikusleak «beldurtzeko» gogoa zeukan 1999an The Cider House Rules-ekin zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen suediarrak, eta thriller «diferente bat» osatu du Hypnotisören filmean. «Izan ere, AEBetan egiten direnekin konparatuta, gureak beste tonu bat dauka; errealistagoa iruditzen zait». Sail Ofizialeko lehiaketaren barruan aurkeztutako azken filma da. Izan ere, gaur bukatuko da Zinemaldia, eta iluntzean banatuko dituzte sariak.

Azken 25 urteotan Hollywooden bidea egin ondoren, etxean, Stockholmen, filmatu du pelikula, eta Gabonetan gertatutako hilketa odoltsu baten ezusteko ondorioak kontatu ditu. Halere, korapiloa lotu duen tramari baino, pertsonaiei eman die garrantzia, haiek harilkatu baitute istorioa. «Ez nituen pertsonaiak argumentuarengatik sakrifikatu nahi», adierazi zuen zuzendariak.

Filmaren hariak, baina, berez dauka pisua. Hilketatik salbatu den bakarra, Josef nerabea, shock egoeran dago, eta ospitalera eramango dute. Hari informazioa atera ahal izateko, pare bat urte atzerago prestigioa galdu zuen hipnotizatzaile batengana, Erikengana, joko du Joona Poliziako inspektore saiatuak. Handik gutxira, baina, hipnotizatzailearen seme nerabea —Benjamin— bahituko dute.

Mikael Persbrandtek jokatu du hipnotizatzailearen rola. Zuzendariaren ustez, Suediako aktorerik onena da. «Azentu hain markatua ez balu, izar bat izango litzateke». Erikena egiteko «perfektua» iruditzen zaio. «Gainera, kimika berezia dauka Lenarekin, [Olin], Bang Bang Orangutan-en (2005) ikusi zen bezala. Hori aprobetxatu nahi nuen». Simonerena —Eriken emaztearena— egin du Olinek Hypnotisören-en.

Prentsaurrekoan parte hartu zuen Olinek, baina zuzendariak hitz egin zuen, batez ere. Galdetu zitzaion, baita birritan galdetu ere, ea filmaren argumentuak loturarik ba ote zuen Eskandinaviako eleberri beltzaren loratzearekin. Lars Keplerren nobela baten egokitzapena da, baina Hallstromek erantzun zuen Millenium saga baino ez duela jarraitu, besteak ez dituela ezagutzen. «AEBetan pasatu dut denbora asko, eta generoa berritzen ahalegindu naiz. Nahiko handinahia izan naiz».

Kazetari suediar batek, berriz, orain 50-60 urte Suedian egiten ziren filmak udan girotzen zirela esan zion; orain 10 urtetik gaurdainoak, berriz, neguan. Ea zergatik. Hallstromentzat, arrazoiak «komertzialak» dira. Filmaren ekoizle batek hartu zuen hitza jarraian, eta adierazi zuen Gabon garaia, paisaia zuriak, neguak, hobeto bat egiten zutela filmak erakutsi nahi duen familiaren kontzeptuarekin.

Suedian tokatu da oraingoan, baina Hallstromen ustez «nazioarteko zinemagilea» da. «Gidoiek gidatzen naute. Badakit batzuetan gauza komertzialak egiten ditudala, baina ofizio honek artea eta alderdi komertziala ditu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ekoetxea Urdaibaik hizkuntza indigenen erakusketa bat jarri du ikusgai. ©Monika del Valle / Foku

Hizkuntza jasangarriak

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.

<b>Amurrioko saioa.</b> Joan den larunbateko saioa, Amurrioko Bañueta kiroldegian. ©GARI GARAIALDE

Iristen aurren, eta joaten azken

Miren Mujika Telleria

Baionan jokatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren saioa. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Aulki, soinu eta foku; pronto izango dira den-denak ordurako. Bertsozale Elkarteko ekoizpen taldeak du horren ardura. Zein da, baina, horren atzean dagoen inurri lana?
 ©Andoni Canellada / FOKU

Sustrai Colina: «Lanketa guztiak abiatzen dira pertsona gisa zaren horretatik»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Sustrai Colina Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da azken bost aldietan. Aurten, finalerdien lehen itzuliko saioa irabazi du, eta gaur Baionan kantatuko du, bigarren itzulian. Gogo «handiz» ariko da.

 ©Ainara Azpiazu 'Axpi' / UNAI GAZTELUMENDI

Laineza. Kultura haragi bizitan

Berria

1960ko hamarkadan harrotu zen euskal kultura modernoaren olatua. Miszelanea bat osatu du Lanartea Elkarteak, olatu hartako kideen eginahalak eta esanak egungo 50etik gora kultur egileren gogoeta, irudi eta bizipenekin uztartuz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...