Ruben Ribero, Julen Mujika eta Ibon Goieaskoetxea «bortizki» jipoitu dituzte

Herrira-k hamalau orduko egonaldia egingo du Zaballako kartzela parean gaixorik dauden presoen alde

Herrira taldeko kideek Zaballan egingo duten gaubeila aurkezteko atzo egindako agerraldia. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Etxerat-ek salatu duenez, Ruben Ribero, Ibon Goieaskoetxea eta Julen Mujika presoak «bortizki» jipoitu zituzten igandean Villefranche-sur-Saoneko espetxeko funtzionarioek. Euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak jakitera eman duenez, funtzionarioen talde bereziak sartu ziren hiru presoen ziegetan, «kaskoz eta armez hornituak», eta «bortizki jipoitu» zituzten, zauriak eraginez. Gero, zigor ziegetara eraman zituzten, eta inkomunikatuta daude geroztik.

Erasoen ondoren, Goieskoetxeak senideekin hitz egiteko aukera izan du, baina inork ez du Riberoren eta Mujikaren berririk. Etxerat-ek gogorarazi du Villefranche-sur-Saone espetxeko funtzionarioen jarrera «oso gogorra» dela presoekin, «eta bereziki bortitza» euskal preso politikoekin. «Tentsio handiko uneak dituzte Villefranchen».

Halaber, senideek oztopo ugari izaten dituztebisitak egiteko, eta, sarritan, funtzionarioek bisitak debekatzeko «mehatxua» erabiltzen dute, elkartearen esanetan. Haren arabera, euskal presoek protesta egin zuten senide bati bisita debekatu ziotelako, eta, ondorioz, jipoitu egin zituzten. «Onartezina» da, Etxerat-en irudiko.

Bestalde, Irati Tobar eta Endika Perez euskal presoak aske utzi dituzte, bermea ordainduta. 2011ko martxoan atxilotu zituzten, Lapurdin, Segiren aurkako operazio batean; beste sei lagunekin batera. Denak kalean dira.

Kandela gaua Zaballan

Herrira taldeak atzo iragarri zuen hamalau orduko egonaldia egingo duela Zaballako espetxearen aurrean (Araba), hilaren 13an eta 14an, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko. Espetxe horretan Txus Martin «muturreko egoeran» dagoela gogorarazi du Herrira-k. Kandelak hartuta egingo da elkarretaratzea, gauez. «Iluna argituko dugu kandelekin, eta espetxe politikak eragiten dituen egoera ilunak argitzeko bidea aldarrikatuko dugu».

Igandean gaixo dauden hamalau presoen truke euren buruak Espetxe Zuzendaritzaren egoitzan eskaini zituzten lagunek eman dute ekinaldi horren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.