Subiranismo kataluniarraren aldeko ekintzak egingo dira Hego Euskal Herrian

Giza kateak antolatu ditu Independentistak sareak irailaren 7rako; Kataluniaren prozesua «irakaspena» dela diote

Erredakzioa
2013ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Kataluniako prozesu subiranista babesteko, giza kateak antolatu ditu Independentistak sareakirailaren 7rako. Irailaren 11n ospatuko dute Diada Katalunian—hango festa nazionala—, eta horren harira antolatu ditu ekitaldiak Independentistak sareak. Sareko bozeramaile Libe Villak eta Txutxi Ariznabarretak atzo eskainitako prentsaurrekoan azaldu zutenez, independentzia «aukera erreala» bilakatu da; «atzo ezinezkoa zena gaur bideragarri ikusten da». Eta bide horretan Euskal Herriak Kataluniako prozesutik «irakaspen asko» jaso ditzakeela nabarmendu zuten, nahiz eta bi prozesuak elkarren artean ezberdinak direla aitortu. Katalunia-Euskal herria. Bi herri, helburu bakarra: Independentzia lelopean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira ekitaldiak, arratsaldeko zazpietan:Bilbon, Arriaga plazan; Donostian, Katalunia plazan; eta Gasteizen, Foruen plazan.

Euskal Herriak eta Kataluniak elkarlanean jarduteko unea dela azpimarratu zuen Independentistak sareak. «Urte asko daramate Kataluniak eta Euskal Herriak elkarri begira, askatasunerako ibilbidean elkarrengandik ikasi nahian, eta orain elkarlanerako aukeraz baliatu behar dugu, bi herrien onurarako», azalduzuten.

Kataluniari elkartasuna adierazi, eta, azken finean, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko uneak izango dira irailaren 7ko ekitaldiak. Halaxe azaldu zuten sareko bozeramaileek, eta eragile politiko, sozial eta sindikalei parte hartzeko deia egin zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.