Poesia eta musika nahasiko dituzte bihartik 'Poetaren hitza' topaketetan

Hainbat idazleren lanak oinarri hartuta eginiko ikuskizunak eskainiko dituzte hilaren 10a arte, Irunen eta Donostian

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Musikaz girotutako poesia errezitaldiak izango dira Irunen eta Donostian, Poetaren hitza topaketetan. Irungo Kabigorrin izango dira aste honetako saioak, eta Donostiako Koldo Mitxelenan datorren astekoak, denak 19:30ean.

Jesus Rodriguezen Entre el cielo y la tierra errezitaldiak emango die hasiera topaketei, eta etzi, berriz, Jorge Oteiza, Hegan ikuskizuna izango da. Ostiralean Itxaro Bordaren txanda izango da: Out poemaren irakurketa egingo du, Maddi Oihenartek eta Jeremi Garatek lagunduta. Larunbatean, berriz, HIRUNen Argisoinuketa argiz eta soinuz osatutako obra eskainiko dute Juan Cregok, Patxi Serranok eta Jose Blancok. Eta igandean, egungo poeta gazteen lanei gainbegiratua emango die Javi Sistiagak, Esther Barandiaran pianoan lagun duela.

Donostian, berriz, Suzko lilia: estereofonia, abestiak eta olerkiak ikuskizuna izango da hilaren 7an, Hedoi Etxarteren eta Andoni Arcillaren eskutik. Hurrengo egunerako, Jon Miranderen poesiari eskainitako emanaldia prestatu dute Kandido Urangak eta Fran Lasuenek. Anphora baita Pello Otxotekoren liburuaren errezitaldia antolatu dute hilaren 9rako. Contigo hambre y cebolla Miguel Hernandezi eskainitako saioak itxiko ditu topaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.