Made in Spain, 11 filmek osatua

Almodovar, Querejeta, Coixet eta Truebaren filmak hautatu dituzte, besteak beste, Zinemaldian emateko

Erredakzioa
Donostia
2013ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Pixkanaka badoa osatzen Donostiako Zinemaldiko egitaraua. Galizia, Euskal Herria, Katalunia eta Espainiako filmak hartzen dituen Made in Spain izenekorako hautatutako pelikulak jakinarazi dituzte orain. Hamaika lan izango dira orotara, eta Pedro Almodovar eta Isabel Coixet zuzendarien azkenak izango dira haien artean, adibidez. Los amantes pasajeros eta Ayer no termina nunca.

Beste bederatzi film ere emango dituzte. Gracia Querejeta zuzendariaren 15 años y unomás izango da horietariko bat. Malagako zinema jaialdian film onenaren saria jaso du aurrez, eta nerabe gatazkatsu baten eta militar izandako haren aitona Maxen arteko harremana kontatzen du. Donostiako Zinemaldiko zuzendari izandako Diego Galanen dokumental bat ere hartuko du sailak. Zinema eta emakumearen arteko harremana aztertzen duen Con la pata quebrada, hain zuzen ere. Ez da izango sail berean izango den ez-fikziozko lan bakarra, halere. Leon Siminiani zuzendariak sortu eta Eurodoc Film Onenaren Saria irabazi duen Mapa ere emango dute Donostian.

Europan, estreinaldia

Juan Cavestany zuzendariak Gente en sitios filma aurkeztuko du Zinemaldian, eta, Europan, lehengo aldiz han emango dute lan hori. Jonas Trueba zuzendariaren Los ilusoslana ere hautatu dute sailerako, baita Daniel Calparsoro donostiarraren Invasor izeneko thriller-a ere. Hammudi Al-Rahmoun Font zuzendariaren Otel'o, Cesc Gay-k zuzendutako Una pistola en cada mano, eta Neus Ballus zuzendariaren La plaga emango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.