Mikel Azpiroz, Beñat Axiari eta Igelaren Banda 48. Jazzaldian izango dira

Iñaki Salvadorrek eta Gabacho Maroconnectionek joko dute, besteak beste, Donostiako jaialdian

Erredakzioa
Donostia
2013ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Beñat Axiari abeslariak, Iñaki Salvador piano jotzaileak, Mikel Azpiroz teklatu jotzaileak, Igelaren Banda hirukoteak eta Gabacho Maroconnection taldeak aurtengo Donostiako 48. Jazzaldian joko dute.

Horiez gain, Pablo Campos Trio, Sky Beats, Seminal Jazz, Maldataskull Trio, De 2 en Blues Band, La Prima Janis, North Atlantic Jazz Connection, Roberto Nieva with Strings, Borja Arias Trio eta Paul San Martin taldeek ere emanaldiak eskainiko dituzte. Hautaketa prozesu baten bitartez sartu dira programazioan hamar horiek. Joan den urtean diskoa atera zuten taldeei ere aukera eman zaie parte hartzeko. Bost aukeratu dituzte: Jeronimo Martin Seikotea, Iñaki Dieguez, Gregario de Luxe, Satxa Soriazu & Jorge Abadias eta Belceblues.

Jazzaldiaren eta Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiaren arteko akordio bat dela medio, Four Corner Quarteten, Eladio Diaz & Natanael Ramos Quinteten eta No Güeif Quarteten kontzertuak antolatu dituzte jazz jaialdirako. Hiru talde horiek Musikeneko ikasleek osatzen dituzte. Bederatzi DJk ere parte hartuko dute Jazzaldian. Makala Jazz Funk System, Gallinero All Stars, Global Funk DJs, DKak Nauticoolen, Teenage Caveman DJ, Ayo Silver! DJs, DJ Kubik, Katza etaKatuarraiak Kolektiboa dira horiek. Uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo dute aurtengo Jazzaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.