Donostiako 61. Zinemaldia. Sail Ofiziala

Bizitzako udazkena

'Oktober November' filmean hiltzear dagoen aitaren eraginez, bi ahizpa elkarrengana hurbiltzen dira

Goetz Spielmann (eskuinean) eta filmeko aktoreak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2013ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Sonja eta Verena ahizpak dira. Aspaldidanik, baina, bizitzak bakoitza alde batetik eraman du. Sonja Berlinen bizi den aktore arrakastatsua da, eta Verena, berriz, Austriako Alpeetako herri txiki batean gurasoek zuten hotelean bizi da. Ama hil zitzaienez geroztik, ordea, hotela itxi behar izan zuten, jendearen emanak behera eginda handiegi gelditu zaielako. Orain Verena, haren senarra, semea eta bi ahizpen aita bizi dira bertan.

Aitaren osasun kaskarra dela medio —bihotzekoak eman eta ahul geratu da—, Sonja herrira itzuliko da familia bisitatzera. Han, ahizparekiko harreman gorabeheratsua lehengoratuko da, eta bere bizitzari zentzua emango dion sekretu baten berri izango du. Aita hilurren dagoela, badirudi gauzak berez-berez konpontzeko bidean jarriko direla.

«Bizitzaren eta heriotzaren arteko gatazkak bi ahizpen arteko bikoiztasunaren bateratzea ekartzen du, asko du errealitatetik». Horrela laburbildu zuen Goetz Spielmann zinemagileak filmaren gaia atzo eskaini zuen prentsaurrekoan. Ahizpak elkarrekiko oso ezberdinak dira: Sonja aktore ezaguna da, baina hautsita dago; uharte batean bizi da, inolako aingura edo babeslekurik gabe. Verenak, aldiz, ez du ahizparen osperik, baina bai indarra eta ondo finkatutako sustraiak.

«Posible al da aldi berean miretsia eta maitatua izatea?»; galdera hori aireratzen da filmean, eta heriotzaz gogoeta egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.