Eusko Jaurlaritzaren murrizketak (VI)

Lehentasunak?

2013ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritza egunotan iragartzen ari denmurrizketen inguruan, kopuruak baino kezkagarriagoak iruditzen zaizkit horiekjustifikatzeko erabiltzen diren argudioak. «Lehentasunaongizate eredua da: bazterketaren aurkako politikak, hezkuntza sistema eta osasuna»,esan du Ogasun Sailburuak(BERRIA, martxoak 6), eta horietatik at daudenak (tartean kultura, hizkuntza normalizazioa eta beste zenbait) ukituegin beharko direla. Lehentasunen inguruko diskurtso hori arreta handiz jarraitu beharrekoa da. Alde batetik, aukera politiko bakoitzaren oinarrizko ideologia erakusten baitu. Horren haritik, murrizketek alderdi on bat dute: agintean daudenen asmoak agerian uzten dituzte, dirua dagoenean baino agerianago(oparotasunean erraza baitagobernarien lehentasunakezkutatzea). Beste alde batetik, oraingo lehentasunak ezartzean, aurrerantzean jokatzeko zelaia ere ezartzen da. Izan ere,onartzen badugu, orain, kultura —eta harekin batera hizkuntza normalizazioa— ez delalehentasun, betikotu egingo dugu bigarren mailako estatus hori; gerora ere, garai oparoetarako osagarri gisa geratuko da kultura.

Planteamendu motza deritzot horri, kulturak gizartean duen zentralitatea ulertzenez duelako eta gure herriarenizatearekin bat ez datorrelako. Izan ere, gaur egun hizkuntza bizi bat badugu, herri nortasun sendo bat badugu eta, are, nortasun horretan oinarritutako sistema politiko bat badugu (zeinetatik, finean, eratortzen baitira Eusko Jaurlaritza edotaOgasun Saila bera), hainbat markadatan milaka emakumek eta gizonek kultura lehentasunen artean kokatu dutelako izan da.Gaur egun ere, kultur sorkuntzaren zati handi bat (literatura,zinemagintza, antzerkigintza, arte plastikoak, eta abar),zein euskalgintzaren beste zati handi bat (komunikabideak, euskalduntzea, eta abar),beren ongizatea dirutan baino gehiago jendarteari egitendioten ekarpenean oinarritzen duten pertsona konprometituei esker gauzatzen dira. Haien lanari muzin egitea,orain arteko papurrak eremurriztuz, ez da injustua soilik: kultur garapena merkatuaren arauen arabera sortzen etazabaltzen dutenen esku uztea da. Grafikoki esanda: murrizketen ondorioz antzerki lanaikustera joango ez dena etxean bilduko da, telebista ikusten; euskarazko prentsarik gabe geratuko denak gaztelerazkoa irakurriko du; eta abar.

Kultura aisialdi gisa ulertuta soilik aurki dakioke zentzua Jaurlaritzaren planteamenduari. Horrela, jakina, hobe dirua «benetako lehentasunetan» jarri (adibidez, AHTrako 350 milioi; EITBri halako hiru) denbora-pasan baino. Baina kultura ez da aisialdia; eta hizkuntza ez da luxua.

«Ezohiko egoera ekonomiko honetan gobernatzea zaila da»,gaineratu du sailburuak, eta arrazoirik ez zaio faltako.Baina kontuz, ez dadila aurrekontuaren jaitsiera politikajakin bat ezkutatzeko aitzakia bihurtu. Izan ere, batzuetan,diru gutxirekin ere bestela egin daitezke gauzak, horretarakoborondaterik badago. EtaEITBko zuzendaritzaren inguruan asteotan ikusi dugunak argi utzi du borondate horinon geratzen den: euskarazko telebista indartuko lukeen hitzarmen bat landu eta bilatu beharrean, nahiago izan du EAJkirizpide politikoen inguruko akordioa egin. Hor ere,euskara ez da lehentasuna izan, nahiz eta balizko hitzarmen horretarako murrizketek eraginik izan ez. Aukera galdu bat, murrizketek kulturari eta euskarari eragingo dieten kaltea orekatzeko.

Bihar: Gotzon Barandiaran idazlea eta kulturgilea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.