Donostiako 60. Zinemaldia

Sail Ofiziala

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
'The imposible'. Lehiaketatik kanpo emango dute Juan Antonio Bayonak zuzendutako filma. Naomi Watts, Ewan McGregor, Geraldine Chaplin eta Marta Etura donostiarra ditu aktoreen artean. Tsunami batek Tailandian harrapatutako turista familia bateko ama-semeen larrialdiak ditu kontagai.

'Le Capital'. Marc Torneuilek Kapitalaren sikario lanak utzi eta Kapitalaren jaun eta jabe bihurtzeraino egindako bidea kontatzen du Costa-Gavrasen filmak. «Kapitalaren mendeko esklabo gara», zuzendariaren ustez, eta komeni da jakitea nor ari den haren zerbitzuan lanean, baita zer egiten duen ere.

'Días de pesca'. Carlos Sorinek zuzendutako filma. Desintoxikazio zentro batean sartzen da Marco, 52 urteko saltzailea. Zentro horretan, zaletasun bat aukeratu behar, eta arrantza aukeratzen du. Puerto Deseadora doaz arrantzara zentrokoak, Marco haien artean. Eta han bizi da Marcoren alaba ere.

ZUZENDARI BERRIAK

'Cores'. Metropoli handi batean bizi diren hiru gazteren arteko adiskidetasun eta traizio istorioa da Francisco Garcia zuzendari barsildarraren aurreneko film luze hau. Egunerokotasunaren katean harrapatuta bizi dira hirurak. Belaunaldi baten une historikoa irudikatzen duen film urgentea da.

ZABALTEGI

'Hope Springs'. Itxuraz bikote egokia osatzen badute ere, Kay eta Arnold monotoniaren morroi bilakatuak dira. Zulo horretatik irten nahirik, Hope Springs herrian egiten den terapiara joatea erabaki du Kayk; eta Arnold, gogoz kontra bada ere, berarekin eramatea hara.

'Palabras mágicas'. Mercedes Moncada Rodriguezen film honek Managuako lakura darama ikuslea. Han zabaldu zituzten Sandinoren gorpuaren errautsak. Zuzendariak Nikaraguako Iraultzaz duen ikuspegi emozionala jasotzen du filmak.

ZINEMIRA

'Leku hutsak, hitz beteak'. Oinarri nagusitzat Bernardo Atxagari egindako elkarrizketa duen film dokumentala aurkeztuko du Joxeanjel Arbelaitzek. Idazlearen sorkuntza lana da gai nagusia, baina ikuspegi askotatik begiratuta. Juanfe Garcesek irudiak erantsi dizkie filmean jorratzen diren gaiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.