Nafarroaren konkista ospatzearen aurkako jaialdira deitu dute

Konkistaren 500. urteurrena «atsekabez oroitzeko data» dela dio 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
2012an Nafarroa konkistatu zutela 500 urte igaro direla oroitu eta urte hori ez dela ospakizun data adierazteko, jaialdia antolatu du1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak. Ekainaren 5ean egingo dute jaialdia, Iruñeko alde zaharrean. Kalejira batek emango dio hasiera egitarauari; bestalde, ekitaldi nagusian, manifestu bat irakurri eta historialariak omenduko dituzte.

Elkarteko kide Patxi Abasolok ezagutarazi zuen jaialdia. Esan zuenez, 2012ko uztaila «atsekabez oroitzeko data» da, eta ez ospakizunetarako data: «Nafarroaren konkistak sufrimendua, heriotza, kartzela eta jazarpena eragin zituen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.