• Aitzakia. «Euskal Herrian batzuek ETAren jarduera armatua jarri dute aitzakiatzat. Hori amaitu da. Eta orain zer? Zer egingo du ELAk? Zer egingo du PNVk Euskal Herriaren alde? Zer erabakitzeko eskubidea eskuratzeko?».
• ETA. «Argi utzi behar da ETA ez dela sekula izan izaera politikoa duen talde armatu huts bat, baizik eta une historiko batean borroka armatua hautatu zuen erakunde politikoa».
• Gertaeren kontakizuna. «Indar armatu ezberdinek kalte handia eragin diote herri honi. Aipatu errelato horren orrialderik beltzenak Guardia Zibilak idatzi ditu».
• Aurreko prozesuak. «Ezker abertzaleak prozesu guztien balantzeetan ondorio komun bat atera du: ez genuela herriaren aktibazioan behar beste sakondu. Herriak izan behar du protagonismoa. Soilik herriak berma dezake prozesuaren garapena».
• Aldebakarrekoa. «Gerta daiteke prozesua blokeatzea. Eta aldebakarreko ekintzekin erantzun beharko da, aldebakarreko burujabetza aldarrikapenekin. Inoiz baino gehiago etorkizuna herriarena da».
Esaldiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu