Komunikazioa

Legebiltzarreko parlamentariak kantari, ETB1eko 'Euskal Kantuen Gaua' saioan

Ruper Ordorikaren 'Zaindu maite duzun hori' abestu dute batera 19 legebiltzarkidek, Gabon gaueko saiorako

Donostia
2012ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko parlamentarien ahotsak izanen dira aurten protagonista Gabon gauean, ETB1 telebista kateak euskal kantei eskaintzen duen saioan. Izan ere, Ruper Ordorikaren Zaindu maite duzun hori kanta abestu dute elkarrekin EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPDko ordezkariek Euskal Kantuen Gaua saiorako. Gasteizko legebiltzarrean bertan grabatu dute abenduaren 24an emitituko den bideoklipa eta, orotara, 19 parlamentarik hartu dute parte: Andoni Ortuzar, Xabier Agirre, Jone Berriozabal, Josune Gorospe eta Luke Uribe-Etxeberria jeltzaleek, EH Bilduko Julen Arzuagak, Diana Urreak, Juanjo Agirrezabalak, Xabier Isasik, Arri Zulaikak eta Estitxu Breñasek, PSE-EEko Txaro Sarasuak, Miren Gallastegik eta Mikel Unzaluk, PPko Laura Garridok, Iñaki Oiartzabalek, Borja Semperrek eta Nerea Garridok eta UPDko Gorka Maneirok.

Ohi denez, euskal gizarteko aurpegi ezagunak kantuan ikusteko aukera eskainiko du saioak Gabon gauean. Aurreko urtean gertatu bezala, Itziar Atienza eta Kike Amonarrizek gidatuko dute Euskal Kantuen Gaua, eta ezustekoz beteriko saioa izango da, gonbidatu ugarirekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.