Eusko Legebiltzarreko biktimen lan taldean agerraldia egin du Argituz-ek

2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Motibazio politikoak eragindako biktimen egoera aztertzeko, Eusko Legebiltzarrean martxan dagoen lan taldean agerraldia egin zuten atzo Argituz elkarteko kideek. Bertan, indarkeria politikoak eragindako giza eskubideen urraketen inguruan landutako txostenaren berri eman zuten. Haiekin batera, Valentin de Foronda Institutuko Jose Antonio Perez kideak ere parte hartu zuen.Ikerlari horrek lan taldean azpimarratu zuenez, beharrezkoa da argitzea zer gertatu den indarkeria politikoaren alorrean azken urteotan. Valentin de Foronda Institutuak frankismoaren azken urteak eta trantsizioko hasierakoak ikertu ditu, tartean, Gasteizko martxoaren 3ko gertaerak eta talde kontrolgabeek egindako erasoak.Perezek adierazi zuenez, «azterketa sakon eta inpartzial gehiago» behar dira justizia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.