Albistea entzun

Durangoko 46. Euskal Disko eta Liburu Azoka. Xulio Amigo. Culturgal elkarteko arduraduna

«Motibazioz puztuta goaz Durangoko Azokatik»

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Goretti Rodriguez -

2011ko abenduak 8 - Durango

Herri gonbidatua Galizia izanik, galiziar kulturak txoko berezia du aurtengo Azokan. Mahaia dauka sarrera nagusitik gertu, eta egitarauko zenbait ekitalditako protagonista da.

Durangoko Azokan egoteak zer esanahi du zuentzat?

Beizóns, Durango! Eskerrik asko gonbidatzeagatik. Culturgal gure azoka zuenaren aldean hasi berria da, lau urte baino ez ditu. Durangokoa guretzat eredua da, amets zahar partekatu bat. Gerediagakoekin ikuspuntuak konparatu ditugu, iritziak trukatu. Topaketa emankorra izan da. Hunkigarria izan da guretzat, adibidez, lehengo egunean ipuin kontalari galiziar eta euskaldunen arteko emanaldian egotea. Azokaren azken egunean ere, aurkezpen bereziak daude, Digna Rabia Francoren garaiko emakume galiziarren istorioari buruzko dokumentala, adibidez.

Culturgalen standean zer aurkitu dezakegu?

Galiziako gaur egungo kulturaren lagin zabal bat ekarri dugu. Batez ere, Azokan parte hartuko duten galiziar sortzaileen ingurukoak. Jendearen interesa sumatu dugu. Askok klasikoak eskatu dizkigute, batez ere Alfonso Daniel Rodriguez Castelaorenak, baina jendeak bazituelakoan, argitalpen berriak ekarri ditugu.

Zer ideia berri daramazue etxera bueltan?

Azokako telebista. Azokan gertatutakoaren berri etengabe pantailan ematea asko gustatu zaigu. Eraikinak berak ere harritu egin gaitu. Zuena oso funtzionala da, oso demokratikoa, bakoitzak bere erakus-mahaia duelako. Gureak, berriz, diseinuari garrantzi handia ematen dio. Horretaz gain, inbidia, Azokak hainbeste urteren ondoren erakartzen duen jendetza ikusita. Baina, batez ere, motibazioz puztuta goaz Durangoko Azokatik.

Culturgal azokaren eraikina oso bestelakoa dela esan duzu.

Etxe itxura du, sei gelaz osatutakoa. O cuarto dos nenos-en haurrentzako ekitaldiak daude egun osoan. O salon-en, kazetari batek sortzaileekin elkarrizketak eginez, egileen alde artistikoa zein gizatiarra agerian geratzen da. No patio antzezlekuan, dantza eta musika kontzertuak egiten dira. O garaxe, teknologia berriei eta ikus-entzunezkoei eskainitako txokoa da. A cociña-n, mahai baten inguruan, jateaz gain, kultura dastatzen dute tertulian profesionalek. O faiado, sorkuntza alternatiboen txokoa da.

Nola joan da IV. Culturgal?

Ezin gara kexatu. Hasieran Galiziako Xuntak eta Pontevedrako Udalak bere gain hartu zuten azokaren aurrekontu osoa; orain, %80. Dena den, gaur egun liburugintzan, musikagintzan, arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan eta teknologia berrietan diharduten elkarteen babesa dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Koldo Biguri, Garazi Arrula eta Massimo Carlotto —pantailan—, gaur, liburuaren aurkezpenean. ©Iñigo Uriz / Foku

Italiaren erraiak, beltzez

Ane Eslava

Koldo Bigurik euskaratu du Massimo Carlottoren 'Agur, maitea, ikusi arte' nobela, eta Txalapartarekin argitaratu. Lanak Italiako boterearen eta kriminalitatearen arteko harremana islatzen du.

Manuel Asin Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistikoa, Baluarteko atarian, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ikertzeko balio duten distantziak

Olaia L. Garaialde

Iruñeko XVI. Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra izanen da. Sail Ofizialean hamazazpi herrialdetako 21 film izango dira lehian. Lan eta Desbordamientos sail berriak ere badira

 ©BERRIA

Lukiek, eskemak nondik eta noraino apurtu

Itziar Ugarte Irizar

 

Hamar kantuko disko berria plazaratu du taldeak: '#2'. Kontraste ugariko lana ondu dute, egitura ezohikoak eta pasarte poperoagoak uztartuta. Arrasaten joko dute gaur; bihar, Tolosan

Juan Mari Aburto eta Fernando Perez, atzo, Azkuna zentroan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bost erakusketa egongo dira ikusgai aurten Bilboko Azkuna zentroan

Olatz Enzunza Mallona

Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.