Bira

Arendt

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hegoaldean eztabaida hantzen doala irakurtzen dut. Berrogeita hamar urteotan herrialdea inarrosi duen borroka harmatuaren ekinarekin zerikusi handia omen dauka euskarak. Batzuen arabera hitzetan bertan kokatzen da euskaldunaren bortitzaren determinismoa. Ele bakoitza zartagailua liteke, kalaxnikov gurineztatua aditza eta atzitzak sasietan gordetzeko ohitura luke. Ondorioz euskara da ehorztekoa, arrazoi ezberdinen izenean gaitzesten den terrorismoarekin batera.

Hizkuntza eta hiztunak nahasten dira. Nahi nuke bigarren mundu gerrako nazien sarraski ahalkegarrien ondotik Hannah Arendt-ek alemandarraz zioena oroitu arazi: ez da araiz mintzaira erotu dena? Ama hizkuntza da geratzen hondarrean. Muttersprache hura. Paul Celanek eransten zuen: azken batean salbatu zena hizkuntza izan zen, baina bere ihardespena eza, bere mututasun izugarria, diskurtso hiltzaileen mila ilunpeak zeharkatzekoak zituen, nazismoaren hersturatik atera zen horretaz guztiaz zigilaturik. Arendt eta Celanek bazekiten zertaz ari ziren. Ezabatze kolektibo bati eman ihardespena litekeen terrorismoa ezin da genozidioa obratzen zuen nazismoarekin konparatu.

Errudunik baldin bada, ez da hizkuntza. Gurea are gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.