Bira

La commune

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure mitografia intimoan daude, barna erroturik, 1871ko Pariseko Komuna delakoaren hiruhogeita ta hamabi egunen itzalak. Montmartreko kanoiak, gosetea, otsoak hirian sartu zireneko uhuluak, latsagileen ekinak, Hotel de Villeko autogobernua, xoxo burlaria, gerezien denbora, Thiers versaillesaren eraso oldoltsua, Lissagaraien memoriak eta Louise Michel pétroleuse delakoaren poesia oldarroiak. Victor Hugok idatzi zuen: Paris sanglant au clair de lune, rêve sur la fosse commune...

Fukushima eta Bengazitik datozkigun berri larrien artetik, harramantza handirik gabe, jakiten dugu Parisek hiru hilabetez ospatuko duela iraultza egun haluzinatu haien 140. urteburua. Erakusketak, multimedia ikusgarriak, mintzaldiak, kolokioak eta ibialdiak antolatuak dira, maiatzaren 28an bukatzeko Père Lachaise Lachaise hilerriko Federatuen Hormaren maldan.

Eliza eta estatuaren bereizketa, irakaskuntza publikoa, emazteen eskubideak, artisten tokia jendartean –Pottier, Corot, Courbet eta Manet komunarrak ziren- lantegien autokudeantza: gaurkoan eskuin muturrera lerratzen diren politikari saldoek ideia horiek borrokatzen dituzte eta Komunaren ondarea sekula baino premiazkoagoa zaigu.

Silence à l'infâme...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.