Bira

Addis Abeba

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etiopiako hiri nagusian bildu dira Afrikar Batasuneko ekonomia ministroak martxoan. Bolikostako gertakariak deitorratu dira, bereziki Duekouéko hilketak, eta Gbagbori boterea abandona dezan eskatu diote Tiken Jah Fakoliren hildotik. Halaber Afrika iparraldeko aldaketak ontzat eman dituzte, ohartu araziz Tunisiaren kasuan, krisiaren oinarrian merkatuaren eta estatuaren arteko desorekarik ez zela, estatuaren natura falangatsu bezain dinastikoa baizik.

Europako politikariak zurbilduko lituzken garapen taxa dauka Afrikak urteotan. Petrolik ez duen arren, Etiopia txapeldun ateratzen da: herri-aberastasuna % 10ez goititu zaio 2010ean. Hargatik lazki gora doan janarien prezioa, iraultza herrikoi anitzen mitxa liteke, Kamerun edo Burkina-Fason adibidez. Azken hiru hamarkadetan Washingtonen adostastuaren arabera estatuek alor publikoa pribatizatu zuten arraiki dakizkigun ondorioekin. Agian garapenaren zaintzeko bideetarik bat estatuaren indartzean aurkitzen dela dio Jean Ping AB-ren lehendakariak.

Garapenak enpleguak sortu ditzan emaitzak sozializatzekoak direla frogatzen digute afrikar arduradunek, berriz ere ekiteko xendra erakusten digutela: ez al gara denak Tumaien haurrak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.