Albistea entzun

Bira

Plan social

Itxaro Borda -

2011ko apirilak 15

Utzi musa, utzi Elizanbururen kantan bezala harri xabal baten gainean egiten zen trukea. Karta joko berri bat bada, Kaiman uharteetako paradisu fiskalean ohaturiko Marouani aberatsak ondua. Plan social deitzen da. Jokolari bakoitza halatan akziodun bihurtzen da. Karta guztiak botatzen dituenak lantegia herrialde totalitario batera ezlekutzeko eskubidea irabazten du. Urrikirik gabeko txandetan kanporatzekoak dira langileak, ahalaz esperantxetan diren emazteak, ahulak, sindikalistak, elbarrituak. Nagusiek gustukoa omen dute, beraien errealitatea ederki ispilutzen duelako. Frustrazioak eta jaidura haragijaleak iratzar arazten ditu eta langabetuen bizkar irri egiten da, psikologoak izutzeraino.

Rennesko Arplay enpresak agertu arazi du plan social ausagailu arrakastatsua. Langileak badaki jada, lanean esplotatua eta lanaz desjabetua izateaz gain, jendarte globalaren partetikako dohako trufaren helburua suerta daitekeela. Ez dut uste beharginen duintasuna teorizatzen zerraikan Karl Marxek horrelakorik asmatu zuenik.

Dena dela, joko soil bat da eta lantegietan zein lantegiez haratago gertatzen diren erasoen egiazko bortizkeriarik ez du. Eskatu bestela Hazparneko Luxatekoei...

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...