Bira

Txakosteak

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Bideak autoentzat eginak ez ziren garaietan pezatik pezara pasatzeko egurrezko zurubitxoak edonon aurkitu genezazkeen. Oinezkoen paradisu galduak. Nekazaritza produktibistaren izenean, hesiak, sasiak, xarak suntsitzean, Amikuzen jauztegiak edo Zuberoan txakosteak deitu iragangailuak desagertu zitzaizkigun banan bana. Mundua berriz aldatzen doalako laborari zenbaitek ddauzteiak jartzen dituzte igande goizetan herrian barna korrika dabiltzanen onerako.

Gotaine-Irabarneko Xiru festibalaren 22. edizioaren helburuetarik bat preseski hupatoki premiatsu haien zinezko zereginaren ohoratzean datza. Txakosteei esker bideak ez ziren sekula bukatzen, asun, elorri eta arrantzetan amiltzen eta ibiltariek bazekiten bestaldean oraino ere segitzen zutela, gurutzaketaz gurutzaketa elkar aberasten, nehoiz ezer ahantzi gabe. Ordenadorearen pantailak betetzen ez duen funtsa, alderantzizkoa iruditzen zaigun arren.

Gaur txakoste gaüaldia iragarri digute with my owns privates stars zuberotar batuaz errateko: John Cage isiltasunaren poeta omenduko du Jeremi Garaten taldeak eta Xabier Erkizia beratarrak Maialen Lujanbio lagunduko Ornitorrinkus haren bila. Hip Hop inkaü bat ürrentzeko. Prefosta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.