Albistea entzun

Bira

Plogoff

Itxaro Borda -

2011ko apirilak 22

Uste da orain frantses eremuko 58 nukleartegiak jendearen oldarrik gabe eraiki zirela larrogeiko hamarkadan. Gaurkoan schiste azpiko gasaren aurka Larzac-en nola, saldoak hala bildu ziren proiektu bakoitzaren landerra salatzeko. Bretainiako Plogoffeko lur muturrean adibidez bost urtez iraun zuen jazarpenak, 2007an plazaratu Nicole eta Felix Le Garrec bikotearen filma izugarriak erakusten digunez. 1981an Mitterand president bilakatzeak arrazoi eman zien lekuko erretretatu, laborari eta arrantzariei.

Irudi zaharrak harrigarriak dira. CRS eta militarrek herria setiatzen zuten, jendalde baketsuek karrika eta landa borroka etengabeak zaramatzaten beste eskualdeetako nuklearraren kontrako ekileekin batera. Gas negargileez busti duda uneak pairatu zituzten baina beldurrarengatik bururaino atxiki zuten. Egungo egunean Razeko punta atomotik libre dago eta apokalipsia iragarriaren etorrera zehazten zuen Glenmor-en kanta baizik ez zaigu belarrietan gelditzen.

Nuklearraren tabuak indartsu darrai. Entzun da berrikitan EDFko nagusia populazioen nahikundeak ukatuz altxatu Frantziako zentralak osagarrian eta segurrak zirela errepikatzen.

Lelotzea bezalakorik ez baita derrigor sinestearren.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.