Bira

Bumidom

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
1945etik 1981ra laborari haurrez hustu ziren Frantziako probintzia garraituak metodikoki, nekazaritza industriala martxan jarri asmoz eta petzero oldeei funtzionario estatutua Parisen eskainiz. Deportazioa eufemizatzen zuen exodio ruralaren azken belaunaldikoak garela ez dezagula ahantzi. Garai horiek aipatzean Manuel Mariaren os nenos de labradores poema ukigarria datorkit gogora.

Martinika, Guadelupa eta Réunion uharteek tratamendu berezia ukan zuten Michel Debre ministroak 1963an sortu Bumidom egiturari esker. Irlak bizidun beltz arruntetaz biluztea zeukan helburu bureau des migrations horrek eta metropolatik etorri administratzailez ordezkatzea. Lankidetzat geneuzkan postari eta ospitaleetako behemailako langile arautu bilakatu ziren gehienak, Marijosé Allié kazetariaren neg'zagonal delakoak alaina. Daniel Wäro eta hainbat idazle-musikarik itsuskeria neokoloniala salatu zuten.

Ghislaine Joachim-Arnaud kolega duela gutxi multa lodia ordaintzera kondenatua izan da bekeen ondorengo esklabozaleen politika gaitzetsi zuelako: Matinik sé ta nou, Matinik sé pas ta yo, an band béké volé, pwofité nou ké fouté yo dewo. Zurien aurkako arrazakeria leporatu diote.

Mundua binperrez gora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.