Bira

Messi-as

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Kataluniako TV3 telebistan Crakovia emankizuna jarraitzen dugunok Barça-Reial partida baten egiazki ikusteko parada izan dugu iragan astezken arratsean. Reialeko Pepe, Marcelo eta Adebayoren dohako biolentzia haztatu dugula aitor dezagula. Bixente Lizarazu komentatzailea harritua zen, Hendaiako Dunbarriak bezain.Alabaina munduko futbolari onenak eta ordainduenak zebiltzan zelaian gaiztoki kuskari, ostikari eta Pujoli bezala zartako banatzaile. Txartela horiak eta gorriak airean ageri ziren ondorioz. Eskerrak Messik sotilki plega arazi zuela urguiluz hanturiko Mourinhoren taldea.

Biharamonean irakurri dugu pobreen eta dirudunen arteko lezea arezabaltzenagotzen doala Europan. Horrek erakusten du politika neoliberalak arrakastatsuak direla. Sosdunek egun oroz jasan arazten dute aurpegirik gabeko bortizkeria larri bat, boterea indartzeko eta sakelak betetzeko. Hereneguneko futbola lehiaketa munduan gertatzen denaren irudi datorkigu alabaina. Lanaren duintasunaz, hala deitzen ahal bada anitzetan suizidiora daraman ordutegia, desjabetuak diren beharrunanten saldoan Messi-asik ez dago justiziari bere bidearen urratzeko eta leialki mendekatzeko.

Nolako jendarte, halako kirolarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.