Bira

Ziho-Birla

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Maiatzaren 1-ean lagunak karriketan dabiltzala langileen eskubideak deboila liberaletik salbatzeko, gogoan daukat Guy de Maupassant idazlearen Boule de Suif ipuina. Irakurtzen dudan aldi oroz erraietaraino ukitzen nau. Istorioa 1870eko larrazkenean gertatzen da kaskapüntek Frantzia iparraldea okupatzen zutenean. Rouentik Le Havrerako zaldizko diligentzian aberats mota ezberdinak zihoazen, populua irudika zezakeen Ziho-Birla prostitutaren konpainian. Serorak, kontea, burgesa, komertsanta, bakoitza bere andrearekin, errepublikazale zinikoa, denak ihesean. Bazkal-orduan moralaren dailuaz epaitu eta gorrotaturiko Boule de Suif-en zare oparoaz baliatuko ziren. Beranduago prusiarrarekin larrua jotzera bultzatuko zuten bidaiatzeko baimena garraileen ahurretik iradokitzeko. Maupassantek ederki erakusten zigun, bihotzaren onezia duen populu arrunta sakrifikatzera behartzen dutela beti klase gorenetako aho-zabal bekaitz eta zekenek, beraien helburuaklortzearren, atzo bezala gaur egun ere, funtsean. 1871an Boule de Suif izugarria Commune hartako barrikadetan bermatu zitekeen Louise Michelen aldamenean: gereziak lore, xoxoak kantore eta hariak ohore.

Hitzen ispiluaren zortzigarren emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.