Albistea entzun

Bira

Argazkia

Itxaro Borda -

2011ko maiatzak 5

CIAk beraz Oussama Bin Laden kalitu zuen Islamabad auzoko egoitza muntto bateko lo-gelan. Odola ikusi zen. Hargatik sare sozialetan banatu argazkia montaia hutsa zela berretsi zuten biharamon goizaldeko egunkariek. Sekula ez zen mundu zibilizatua orduan bezain zoriontsu agertu pantailetan. Justizia egin zela erran zuen etxekalde Obamak, Afganistanen harrapatu eta Guantanamon zerratuek jasaten duten eta Judith Butlerek berak salatzen duen epaiketarik gabeko gartzelaldi infinituaren hildotik. Genobako konbenioaren araberako presoen eskubideak ez dira afera horretan aplikatzen.

Bin Ladenen gorpua itsasora aurtiki omen dute arrainen hazkurri. CIAko arduradunak itxura egokia aukeratzen ari dira. Egoera bitxia da eremu mentalak paparaziek harturiko irudiez mukuru dauzkagunean. 1967an Bolibiako oihanetan ekintzaile amerikarrek tiroz hil zuten Che Guevararen hilotza erakutsi ziguten anker, luze eta zabal. Esku muturrak ebaki zitzaizkion identifikazioa errazteko. Ez dugu Bin Laden negartuko alaina, baina galderak airean dabiltza. Adibidez: zergatik ez zuten atxilotu? Erantzunaren zatia badugu: Bin Laden Bushtarren politika salbaiaren ispilua da. Herioak miraila puskatzen du. Final Cut?

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.