Bira

Trafikoa

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Polonia eta Alemaniako mugan trafiko berezia garatzen ari da: alemandarrak trenez datoz Szczecinera haurrak ukaiteko inseminatuak izatera, poloniarrek aldiz hogei orduko autobus ibilaldia dagitela Prenzlauko klinika batean abortatzera etortzeko. Fronterraren bi aldeetan legeak ezberdinak dira: Borondatezko Haurdunaldi Etena ilegala eta osagarriarentzat landerosa da Polonian eta Alemanian oraindik debekatua in vitro ernaldia. Edo zorrozkiegi kontrolatua. Turismo medikalak harreman berriak iruten ditu halaz Europar eremuaren zabalean.

Bikote ezkondu anitz prest dira zernahi egiteko ume baten edukitzeko. Elisabeth Badinter andereak Gataska deituriko bere ikerketan ederki erakusten duenez, haurrik gabeko andere lehorrak gero eta gaizkiago ikusiak dira gure munduetan. Emaztea, ezer baino lehen, ama bat baita. BHE gaitzesten da denetan, lana goresten bai eta familia, Vichyko botere nazkagarriaren denboran bezala, patria zuria ahantzi gabe. Elizek eta neoliberalismoak emakumeak sukalde tepoetara bidali nahi dituztelako. Behin betikoz.

Prenzlauko arta-etxearen zuzendaria poloniarra da. Aitortzen du behin apez baten ohaidea abortatu zuela, egitura politikoaren hipokresia oldean salatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.