Bira

Punako zubia

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Badu orain bi aste Bolibia eta Peruren arteko Punako zubia hersten dutela tematsuki Desaguadoko laborariek, Limak Kanadiako enpresa bati Santanako meategiaren erabiltzeko eman dion baimena salatzeko. TeleSur kateko kameren aintzinean herrokan mintzo dira, landak zikinduak izanen direla erranez, arrainak halaber eta haurrak bistan dena. Bolibiako aldean milaka kamioi daude geldituak ezin pasatuz. Haserrearen birla handitzen doa. Hortik kilometro eskasetan daude poliziak, armadaz lagundurik.

Munduaren bost hegaletan nekazariak dira higitzen, eskuak hutsik, sustengurik ezean, beraien funtsak, ontasunak eta batzuek pribatizatu nahi lituzketen hazien jabego komunaren defendiatzeko. Hiritarrek eguneroko janariak ahalik merkeen erdiesteaz beste axolarik ez dute, lurrarekiko zilbor hestea aspaldian ebaki zaielarik. Irrealitate landeros batean iharduten dute, harrapari itsuen antzera, aho izkinera datorkienaren egiazko prezioa sekula ordaindu gabe.

Colladoko herritarrek segurtatzen dute bururaino joango direla. Ez dutela etsiko.Ekainaren 5eko Peruko hauteskundeen bigarren itzulian ez parte hartzeaz mehatxatzen dute gobernua. David eta Goliaten istoriaren etengabeko errepika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.